Herri galdeketa

"Askotan eskatutako erabakitzeko eskubidearen aurrean ematen den lehen pausoa da"

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 7a, 12:42
Ainhoa Murua, triatleta eta berme batzordeko kidea (Aritz Mutiozabal).

Ainhoa Murua triatletak kirolari atseden eman dio gaur, eta berme batzordeko kide moduan ari da lanean.

"Momentuz, dena ongi bidean doa. Eguraldi ona egiten du eta jendea bozkatzera animatzen ari da. Herrigunean, Lege Zaharren enparantzan, mugimendua dago", nabarmendu du Muruak. "Askotan eskatu da erabakitzeko eskubide hori, eta gaurko galdeketa horretarako ematen den lehen pausoa da. Aukera hori izatea garrantzitsua da".