Usoa Ostolaza hirugarren izan da Bermeoko triatloian

Usoa Ostolaza podiumeko hirugarren postuan, Bermeon (Busturialdeko Hitza).

Zarauzko Triatloi Elkarteko partaide gaztea podiumera igo zen Bermeoko XI. Campos Triatloian. Hirugarren postuan sailkatu zen, 01:29:10ko denborarekin, Estefania Gomez garailearen eta Amaia Lopez bigarrenaren atzetik.