Gabriel Cualladoren zuri-beltzezko argazkiak daude ikusgai Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 9a, 12:51

XXV. Argazki Bileraren barruko azken erakusketa zabaldu berri dute Photomuseumen: Gabriel Cuallado (Massanassa, 1925-Madril, 2003) zenaren Argazkiak. Espainiako XX. mendeko argazkigintzaren erreferentearen zuri-beltzezko argazki sorta paratu dute, eta ekainaren 4a bitartean izango da ikusgai.