Igerain-Gain parke estalia ekainean erabilgarri

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2017ko mai. 10a, 16:48
Igerain-Gain parkea, obretan. (Aiora Larrañaga Solaberrieta)

Otsailaren 6an abiatu zituzten Igerain-Gain parkea estaltzeko lanak. Santi eta Iñigo Peñalba eta Aritz Diez arkitektuek diseinatu zuten proiektua, eta Altuna y Uria enpresa ari da lanak egiten. Zarauzko Udaletik jakinarazi dutenez, hil honetan bukatuko dituzte obrak eta ekainetik aurrera erabilgarri izango da.