Zarautz Txikiren eta Txinpirinen Udaberriko Kontzertua, igandean

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 12a, 10:30

Txinpirin eta Zarautz Txiki abesbatzek Udaberriko Kontzertua eskainiko dute igandean, Iñurritzan. Eguerdian izango da, 12:00etan hasita. Zarautz-Txiki abesbatza, esaterako, Manolo Urbietaren azken kantu batzuekin osatutako disko-liburu bat osatzen ari da, eta lantzen ari diren abesti batzuk eskainiko ditu zuzenean.