400 haurrek hartuko dute parte 'Gu ere bertsotan' egitasmoko amaiera saioan

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 15a, 18:00
Iazko saioko irudi bat.

Asteazkenean izango da, eta bi txandetan ariko dira bertsotan: 17:30ean zein 19:00etan.

Urtero legez, herriko ikastetxeetan landutako Gu ere bertsotan egitasmoaren emaitza ikusteko aukera izango da. Iñaki Gurrutxagarekin ikasturtean zehar bertsolaritzara hurbiltzeko aukera izan dute LHko 4., 5. eta 6. mailako 400 bat ikaslek, eta asteazkenean egingo dute proiektuaren amaierako ekitaldia, Aritzbatalde pilotalekuan.   Bi saio izango dira: bata, 17:30ean eta bestea, 19:00etan.

2007-2008 ikasturtean hasi ziren herriko ikastetxeetan egitasmo hori lantzen. Ordutik ikasleek bertsolaritza zer den ikasteko eta bertsotan aritzeko aukera izan dute, urtero.