Jakiunderi buruzko hitzaldia gaur, Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 19a, 10:27
Jesus Mari Ugalde Uribe-Etxebarriak emango du hitzaldia

18:00etan hasiko da eta  doan izango da.

Zientzia, arte eta letren akademia da Jakiunde. Bertako presidenteak, Jesus Mari Ugalde Uribe-Etxebarriak humanitateen azterlanak eta insittuzio pribatuen eragina aztertuko du gaur, Photomuseumen. Museoak berak sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Gela kulturaren difusiorako programaren barruan emango du hitzaldia, 18:00etan. Sarrera doan izango da.