Marina Agoüesen Oiartzunek maila galdu du

Zarauzko hitza 2017ko mai. 22a, 12:15
Oiartzungo jokalari Marina Agoües (@MAgoues18)

Oiartzun futbol taldea Bigarren Mailara jaitsi zen atzo, Zaragozaren aurka 0-2 galdu ostean. Marina Agoües zarauztarrak jokatzen du Oiartzunen, eta taldeak beharrezkoa zuen garaipena mailari eusteko; 15. postuan amaitu du liga. “Mila esker gure ondoan egon zareten guztioi. Egun bat gutxiago gelditzen da berriro ere 1.Mailan jokatzeko. Aupa neskak!” mezua zabaldu zuten sare sozialetan partida amaitu ondoren.