Zarauzko PSE-EEko gehiengoak Patxi Lopezen alde bozkatu du

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 22a, 12:48
Zarauzko PSE-EEko kideak, hauteskude primarioetan (Gloria Vazquez).

%96,875ko parte hartzea izan zuen PSOEko hauteskunde primarioek Zarautzen. 32 afiliatuetatik 31k eman zuten botoa, eta horietatik 21 Patxi Lopezen aldekoak izan ziren; gainerako 10 botoak, berriz, Pedro Sanchezen aldekoak.