Txaparrotaneko izen ematea beteta

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 23a, 12:48
Iazko Txaparrotaneko irudi bat.

Egun bakarrean bete dira izen emateak haurren zein helduen txapelketetarako. Dagoeneko 96 talde daude izena emanda helduen txapelketarako, eta 129 talde haurren txapelketarako.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurrerantzean izena ematen dutenak itxaron zerrendara pasatuko dira zuzenean. Uztailaren 1ean eta 2an izango da haurren ekitaldia, eta hurrengo asteburuan, uztailaren 8an eta 9an, helduena. Txaparrotan-eko atarian dago informazio osoa eskuragarri.

Erlazionatuak