Jende ugari bildu du erorikoak saihesteko tailerrak

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 23a, 15:53
Aretoa bete da gaurko tailerrean.

Adinekoek erorikoak prebentzeko neurriak ikasi zein arrisku egoeretan konponbideak bilatzen jakitea du helburu tailerrak. Gaur goizean egin dute lehenbiziko saioa, Etxezabalan, eta aretoa bete egin da. Bihar izango da bigarren saioa, 10:30etik 12:00etara bitartean. Arrakasta ikusita, udazkenean beste tailer bat eskainiko dela jakinarazi dute.