Eulenek zehaztu du Nafarroako Birarako taldea

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 24a, 16:27
Eulen taldeko txirrindulariak, aurkezpenean.

Gari Lagnet, Luismari Garikano, Iñigo Altuna, Jon Agirre, Aritz Kortaberria, Oier Ibarguren, Jon Madariaga eta Kike Serrato lehiatuko dira proba horretan, ostiraletik igandera.

Bidasoako Itzulian parte hartu ondoren, asteburu honetan izango dute Euleneko txirrindulariek hurrengo erronka: Nafarroako itzulia. Jira-Bira Cycling taldeko 23 urtez azpiko zortzi kidek hartuko dute parte proban: Gari Lagnet, Luismari Garikano, Iñigo Altuna, Jon Agirre, Aritz Kortaberria, Oier Ibarguren, Jon Madariaga eta Kike Serratok. Horietako hiruk, gainera, lehenbiziko aldiz hartuko dute parte maila horretako lasterketa batean.