Jesus Calleja Zarautzen izan da, 'Volando voy' saioa grabatzen

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 25a, 10:26

Cuatro telebista kateko saiorako Jesus Calleja aurkezleak pertsonaia jakinak aukeratzen ditu, eta haien bila joaten da haien bizitokira elkarrekin hegaldi bat egiteko. Atzo Zarautzen izan zen Calleja. Volando voy saioko helikopteroan heldu zen Eguzki-Zaharrera, bertan Karlos Argiñano sukaldaria jaso eta itzulia egin zuten elkarrekin. Hondartzan, Argiñano jatetxean itzulia egin, biotopo gainetik igaro eta Zumaia aldera jo zuen gero. Aitor Frantsezena Gallo eta Ibon Illarramendi Koala-rekin ere izan ziren.