3D inprimagailuekin Canons 22 eskultura miniaturan egingo dute bihar

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 26a, 14:46

Ispilu Arte galeriak antolatuta, Urko Kortak Elena Asinsen Canons 22 eskultura miniaturan osatuko du bost 3D inprimagailu baliatuz. Kortak prozesua azalduko du eta prozesuaren nondik norakoak jasotzen duen bideoa erakutsiko du, diseinutik sorrerara bitarteko lana, hain zuzen ere.  Egun osoko lana izango da, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara jardungo du lanean. Amaitutakoan, Ispilu Arten egongo da ikusgai.