Zelai Ondoko jaietan laguntzeko boluntarioak behar dituzte

Zarauzko Hitza 2017ko eka. 1a, 13:30
Iazko Zelai Ondo auzoko jaiak.

Bilera egingo dute gaur boluntarioekin, auzoko Bolatokian, 20:00etatik aurrera.

Laugarren urtez jarraian, festak antolatuko dituzte Zelai Ondo auzoan., eta, aurten, ekainaren 16, 17, 18 eta 23an izango dira. Urtero bezala, egun horietan laguntzeko prest dauden boluntarioak behar dituzte, eta haiekin bilera bat egingo du gaur arratsaldean, Bolatokian, 20:00etan. Bilerara etortzerik ez dutenek poligonokofestak@gmail.com helbidera idatzita jarri daitezke harremanetan jai batzordeko kideekin.