Igandean Pagoeta Eguna ospatuko da

Zarauzko hitza 2017ko eka. 2a, 11:15
2016ko Pagoeta Eguna.

Aurten 58. Pagoeta Eguna ospatuko da Pagoetako gurutzearen inguruan.

Igandean Pagoeta Eguna ospatuko dute. 08:00etan herrian barrena kalejira egingo dute txistulariek, eta 08:30ean Pagoeta aldera abiatuko dira Pagoeta Mendizale Elkarteko kideak, Guria Tabernaren aurretik. 11:30ean meza izango da Pagoetako gurutzearen ondoan, eta ondoren txistulari eta trikitilariekin erromeria izango da.

Ohiturari jarraituz Pagoetan biltzen diren guztientzat salda eta zahatoko tragoxka doan banatuko dute, herriko harategiei eta ardandegiei esker. Horrez gain, pintxoak, ogitartekoak, platerak eta edariak ere salduko dituzte.