Urola Kostako Udal Elkarteak lankidetza akordioa sinatu du aldundiarekin

Urola Kostako Hitza 2017ko eka. 5a, 12:04
Eneko Goia Donostiako alkatea, Markel Olano diputatu nagusia eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko Ainhoa Aizpuru.

2021. urtera arte egongo da indarrean hitzarmena, eta "etorkizuneko egoera sozio-ekonomiko berriari erantzungo dieten proiektu estrategikoen garapena ekarriko du”.

Gipuzkoako Tokiko Garapen Agentziek eta Foru Aldundiak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute, lurraldeko ekonomia sustatzeko asmoz. Aldundiaren arabera, hitzarmenaren bidez Gipuzkoako “lehiakortasuna eta kohesioa” hobetu, eta garapen agentzien “indarguneak” sendotu nahi dituzte. Hitzarmena egin dutenen artean, Urola Kostako Udal Elkartea eta Iraurgi Berritzen garapen agentzia daude.

Aldundiak eta garapen agentziek lehenbiziko aldiz sinatu dute lankidetza akordioa, eta 2021. urtera arte egongo da indarrean.  “Elkarlan hitzarmen honek etorkizuneko egoera sozio-ekonomiko berriari erantzungo dieten proiektu estrategikoen garapena ekarriko du”, esan du Markel Olano diputatu nagusiak.