Argazkizale elkartearen erakusketa zabalduko dute ostiralean

Zarauzko Hitza 2017ko eka. 7a, 11:13
Erakusketan ikusgai izango de argazkietako bat (Marisa Di Santo).

Irekiera ekitaldian, 19:30etan hasita, Argazki Rallyko sariak ere banatuko dituzte.

Ostiralean zabalduko dute erakusketa berria Torre Luzean: Zarauzko Argazkizale Elkartearen erakusketa kolektiboa, hain zuzen ere. Horrekin batera, XXXVI. Argazki Rallyko sari banaketa izango da. Apirilean egin zuten lehiaketa, Fernando Maiztegiren oroimenez. 19:30ean izango da sari banaketa ekitaldia.

Erakusketa uztailaren 2ra arte egongo da ikusgai, egunero, 18:00etatik 20:00etara.