Haragia, patata eta arrautza protagonista larunbateko 'Merkatutik zuretzat!' saioan

Zarauzko Hitza 2017ko eka. 8a, 10:24
Lehenbiziko saioko irudi bat.

11:00etatik aurrera izango da, Merkatu plazako lehenbiziko solairuan.

Lehenbiziko sektorea indartzeko, Merkatutik zuretzat! zikloa antolatu du udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Urkomeren babesarekin. Larunbatean izango da hirugarren saioa, Merkatu plazako lehenbiziko solairuan. Aiala ostalaritza eskolako ikasle Lierni Gutierrez eta Eneko Arandiak haragia, patata eta arrautzak baliatuko dituzte plater tradizionala eta pintxo bana prestatzeko: Basatxerri sekretua, patata krematsu zein kurruskariarekin eta patata aparra, apurtutako arrautzarekin zein kellog's iberikoarekin.

Saioa amaitutakoan, 100 pintxo banatuko dituzte, eta Arizia sagardoa dastatzeko aukera ere izango da. Prestatutako plater eta pintxoaren errezetak ere eskuragarri izango dira. 11:00etatik aurrera izango da.