Zarauzko Triatloia 2017

Kirol giroa nagusi Triatloi Txikian

Zarauzko Hitza 2017ko eka. 11a, 12:34

Zarauzko Triatloiaren biharamunean, Triatloi Txikia elkartasun jardunaldia egin dute gaur goizean etorkizuneko triatletek. Eskolarteko neska-mutilek hartu dute –2000 eta 2007 urteen artean jaiotakoek–, hainbat maila eta txandetan banatuta, 10:00etan hasita. Kirol giro ederra sortu da, eta parte hartzaileek gogotik gozatu dute.

Ohi bezala, kutsu solidarioa izan du probak: Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartearen alde jokatu dute.