Yoga saioa izango da igandean, Torreoian

Zarauzko Hitza 2017ko eka. 12a, 14:47

Lotuz yoga estudioko ordezkariek gidatuko dute saioa. Ekainaren 18an, igandean, izango da, 10:30etik aurrera. Arropa erosoa eramateko gomendatu dute, eta baita zirria edota esterilla ala eskuoihal zein manta ere. Torreoia Bizirik taldeak antolatu du ekitaldia, yoga gune natural batean egiteko aukera eskaintzeko.