Atzeratu egin dute drogen kontsumoari buruzko hitzaldia

Zarauzko Hitza 2017ko eka. 14a, 10:00

Hasiera batean, biharko zegoen aurreikusita Zentzuz drogatzea posible ote da? hitzaldia. Baina, egun berean Zarautz: arnasgunea eta motorea? eskainiko du Kike Amonarrizek Antoniano aretoan, 19:00etan. Hori dela eta, hilaren 22ra atzeratu dute saioa. Ai laket elkarteak eskainiko du, Putzuzulon.