'Ongi Etorri Baserrira!' ekimena egingo dute, baserritarren jarduna ezagutzeko

Urola Kostako Hitza 2017ko eka. 14a, 10:16
Baserritarren jarduna ezagutaraztea du helburu ekimenak.

Ekainaren 30era bitartean eman daiteke izena, www.ongietorribaserrira.eus atarian edo 943-65 01 23 telefonora deituta.

Enba Euskal Nekazarien Batasunak antolatuta, Ongi Etorri Baserrira! ekimena egingo dute Gipuzkoako eta Bizkaiako baserriek uztailaren 7an eta 8an, baserritarren jarduna ezagutzeko asmoz. Hala, Zarautzen bi baserrik beren ateak zabalduko dituzte: Baso-Beltzek eta eta Lurberryk, zehazki.

Lehenbizikoak barazkigintza lantzen du bereziki, eta bigarrengoak fruitu txikien landare mintegi ekologikoa eta landaketak egiten ditu, ahabia, andere-mahatsa, mahats arantza, mugurdia, masusta eta marrubia, besteak beste.

Baserrietara joan nahi dutenek ekainaren 30era bitartean eman dezakete izena, www.ongietorribaserrira.eus atarian edo 943-65 01 23 telefonora deituta.