David Lynchi buruzko saioa ostiralean, Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2017ko eka. 14a, 11:28
David Lynch.

Saioa 18:00etan izango da, argazki eta zinema museoan. Sarrera doan izango da.

Photomuseumek sustatu eta udalak babestutako Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, saio berria izango da ostiralean. Kasu horretan, David Lynch zinema zuzendari, aktore eta gidoilari estatubatuarrari eskainiko diote. Haren filmak surreralismoa, amets moduko sekuentzia, irudi bitxi eta soinu zainduagatik dira ezagunak. Hainbat alor artistiko ere landu ditu, pintura, musika, publizitatea, argazkilaritza eta altzari diseinua, esaterako.

Saioa 18:00etan izango da, argazki eta zinema museoan. Sarrera doan izango da.