Enpresan dibertsitatearen kudeaketari buruzko jardunaldia, asteartean

Zarauzko Hitza 2017ko eka. 15a, 16:28
(Urola Kostako Udal Elkartea)

09:15ean hasiko da eta ordu eta erdiko iraupena izango du.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2016ko Gipuzkoako lehiakortasuna eta lurralde kohesioa sustatzeko programaren barruan, Urola Kostako Mahai Estrategikoak jardunaldi bat antolatu du datorren astearterako, hilaren 20rako. Dibertsitatearen kudeaketari buruz izango da eta, besteak beste, genero berdintasuna, adina eta beste hainbat gai jorratuz. Eskualdeko enpresa, ikastetxe eta bestelako eragileei zuzenduta dago, "guztion artean eskualdean erronka honi aurre egiteko formulak identifikatzeko".

09:15ean hasiko da eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Jardunaldian parte hartu nahi dutenek UKUEko Enpresentzatko Zerbitzuekin jarri beharko dute harremanetan, 943-890808 telefonora deituta edota enpresa@urolakosta.eus helbidera idatzita. Udal elkartearen webgunean dago eskuragarri informazio osoa.