Saio bikoitza aurtengo Rockumentalak agurtzeko

Zarauzko Hitza 2017ko eka. 23a, 10:20

Rock dokumentalen zikloak hamar urte bete ditu aurten, eta egitarau oparo baten ondoren, gaur emango diote amaiera. Saio bikoitza eskainiko dute jaialdiari agur esateko, Modelo aretoan: alde baltetik, Pulp: A film about life, death & supermarkets (Florian Habicht, 2014) eskainikoa dute, 19:00etan, eta, bestetik, Oasis: Supersonic (Mat Whitecross, 2016), 22:00etan. Aurkezle lanetan ariko da Alvaro Fierro, eta emanaldien ondoren, Iruñeko Kokoscha taldeak kontzertua eskainiko du.