Oier Lazkanok irabazi du Gipuzkoako Itzulia

Zarauzko Hitza 2017ko eka. 27a, 11:59

Zarautzen hasi eta bukatu zen atzo XXVIII. Gipuzkoako Itzulia. Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak antolatuta, 90,7 kilometroko etapa jokatu zuten txirrindulari gazteek, eta Unai Iribar izan zen garaile, Oier Lazkano eta Ibon Ruiz orpoz orpo zituela. Sailkapen orokorrean, berriz, Lazkano izan da nagusi, eta Ruiz txapeldunorde; Jon Polledo izan da hirugarrena.

Iñurritzan egin zuten sari banaketa ekitaldia, eta etapako garaileak ez ezik, sailkapen nagusioek ere beren oroigarriak jaso zituzten.

Taldeka: Victor Alvaro Construcciones izan da nagusi; atzoko etapakoa, aldiz, Bazpi-Arabarrak.

Erregulartasunaren saria: Oier Lazkano

Tarteko helmugak: Urko Senperena

Mendiko saria: Oier Lazkano

Junior 1. urteko saria: Josu Etxeberria

 

Argazkiak: @gtx8