Xey enpresako langileak Eusko Legebiltzarraren aurrean elkarretaratu dira

Urola Kostako Hitza 2017ko eka. 27a, 17:49
Xeyko langileak Gasteizen.

Xeyko beharginek gaur greba dute, eta aste honetan beste bi lanuzte egingo dituzte.

Zumaiako Oikiako Xey enpresako langileek mobilizazioekin jarraitzen dute. Gaur egun osoko greba egiten ari dira, eta goizean Gasteizen izan dira, lehenbizi Eusko Legebiltzarraren aurrean eta ondoren, Lakuan.

Elkarretaratzeak egiteaz gain, EH Bilduko legebiltzarkide Iker Casanovasekin bildu dira langileen ordezkariak, Zumaiako EH Bilduk egindako bitartekari lana tarteko. “Langileen bidearekin bat egiten dugu, eta gure aletxoa jarri nahi dugu arazoa bideratzen”, azaldu du Casanovak.

Albiste osoa Urola Kostako Hitzan.