Sanpelaioak 2017

Bideoa: Nerabeak sanpelaioetan

Zarauzko Hitza 2017ko eka. 30a, 11:54

Nerabeei leku berezia eskaini zaie sanpelaioetako egitarauan, eta gogoz hartu dute eskainitakoa. "Ilusioa, parte hartzeko gogoa eta esker ona ikusi dugu nerabeengan jai hauek eurekin bizi ditugunok", adierazi du Haize-Orratz gaztelekuko hezitzaile taldeak: "Honelako esperientziek ematen digute indarra nerabeentzat eta nerabeekin lan egiten jarraitzeko". Ondorengo bideoa osatu dute, jaietan gozatutako laburbiltzen duena.