Euskal SUP Race zirkuituko proba bertan behera geratu da

Zarauzko Hitza 2017ko eka. 30a, 12:13

Ondarroakoa, Gasteizkoa eta Getxokoaren ondoren, larunbatean eta igandean Euskal SUP Race zirkuituko 4. proba jokatuzekoa zen Zarauzko hondartzan, hainbat mailatan banatuta. Baina itsas zakarra eta olatu handiak aurreikusten direnez, parte hartzaileen segurtasuna bermatze aldera, bertan behera utzi dute.