'Analogikotik digitalera' erakusketa ikusgai, Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 4a, 11:05

Iñaki Marcaidaren argazkiekin osatutako bilduma uztailaren 30era arte egongo da zabalik. Horrekin lotuta, ostiralean, hilaren 7an, izen bereko argazki liburua aurkeztuko du egileak, 18:00etan.

Iñaki Marcaida bermeotarraren "urte askoko lana" da gaurtik Photomuseumen ikusgai dagoen argazki erakusketa. Bertan, argazkigintza analogikoa eta digitala bateratu ditu sormena eta teknika nahastuz, hainbat gai jorratuta. "Hain zuzen ere, gai horiek beste hainbat monografiatakoak dira, denak ere helburu bikoitzarekin egindakoak: lehenebizikoa, norbera gaian sartzea, berau errealitatetik berreskuratu eta sentimendu bihurtu arte; eta, bigarrena, edertasun plastikoa bilatzea mezuaren gainetik, sarri askotan fantasia hutsera heltzeko".

Uztailaren 30era arte egongo da ikusgai museoan, ohiko ordutegian. Horrez gain, erakusketarekin lotuta, Analogikotik digitalera liburua aurkeztuko du Marcaidak ostiralean, hilaren 7an, 18:00etan hasita.