San Fermin txikia ospatu dute udalekuko haurrek

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 7a, 11:42

Jai giroan murgildu dira udaleku irekietako neska-mutilak, San Fermin egunez. Udaletxe aurrean elkartu dira, eta bertan pregoia irakurri eta ereserkia kantatu ondoren, entzierroa egin dute Musika plazaraino. Jarraian, kalez kale ibili dira "bota ura, bota ura!" oihukatuz, eta herritarren baldekadei esker, blai-blai eginda bukatu dute ekitaldia.