Kalerki 2017

Euriak ez ditu uxatu Kalerkiko ikusleak

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 8a, 11:08
Cia. Tornado taldea 'Lapur minak' antzezten, udaletxe aurrean (Aritz Mutiozabal).

Iluntzetik aurrera tarteka euri langarra egin bazuen ere, horrek ez zion jendeari kaleko animazioa ikusteko gogoa uxatu. Lau ikuskizun –Dira, dira zezenak dira, Mr. Pichichi, Lapur minak eta Escaparate vivo– eskaini zituzten atzokoan Kalerkiren barruan, eta lehen egunean bezalaxe, herritar ugari erakarri zituen. Gaur jaialdiaren hirugarren eta azken eguna izango da, eta sei emanaldi kaleratuko dituzte.

GAUR, UZTAILAK 8
19:00. Surfer clown inprobisazioa eta clown parodia, Yeyo Guerrerorekin (Andaluzia, Espainia), malekoian (Duke Enea parean).

20:00. El fin de las cosas dantza garaikidea, Doos Colectivo (Euskal Herria) taldearen eskutik, malekoian (Dama parean). Karrikan deialdian aukeratutako lana.

20:30. Naufragio universal dantza ikuskizuna, Marco Vargas eta Chloe Brule (Andaluzia, Espainia) dantzarien eskutik, malekoian (Dama parean).

21:00. Birjantzi desfilea, Modelo aretoaren kanpoaldean. Matias Zanottik gidatutako birjantzi tailerreko ikasleek egindako lanekin desfilea.

22:00. Sagartu ikuskizuna (estreinaldia), Oinkari Dantza Taldearen eta Hika Teatroaren (Euskal Herria) eskutik, Munoa plazan.

23:00. Escaparate vivo instalazioa, Matias Zanottiren (Madril, Espainia) eskutik, Modelo aretoko erakusleihoan.

23:30. Anabas perkusio ikuskizuna, Lekittoko Deabruak (Euskal Herria), malekoian.