Ikasgela Ibiltaria iritsi da herrira

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 8a, 14:04
Ikasgela Ibiltariaren autobusa, Muno plazan (Aritz Mutiozabal)

Gaurtik hasi eta astelehena bitartean egongo da Munoa plazan Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarritako autobus ibiltaria. Programazioaren ikaskuntzaren bitartez, 8 eta 16 urte bitartekoen artean teknologien erabilera egokia eta sortzailea bultzatzea du helburu kanpaina honek, baita teknologiaren aldeko jakin-mina eta bokazioa sustatzea ere. Egiunotan hainbat ikastaro eskainiko dituzte bertan; besteak beste, bideo jokoak nahiz webguneak sortzen ikasteko aukera izango dute parte hartzaileek.