Zarautz eta Zumaia aldeko ingurumen arriskuez ohartarazi du Greenpeacek

Urola Kostako Hitza 2017ko uzt. 11a, 10:20
Zarautz Santa Barbaratik (Aritz Mutiozabal).

Greenpeacek uste du Zarautz eta Getaria arteko hainbat tokitan handitu egin daitekeela hirigintzaren presioa. Hori horrela izanik, eremu horretan babes neurriak zorrozteko eskaria egin dute etorkizunean izan daitezkeen arazoak sahiesteko.

Itsasertzaren egoerari buruzko txostena kaleratu berri du Espainiako Greenpeacek, eta, besteak beste, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuak zerrendatu ditu elkarteak. Plazaratu dituzten datuen arabera, Gipuzkoan %36 ugaritu da hirigintza egitasmoen eraginpeko eremua, eta babes eremurik gabeko itsasertzaren %13 gizakiak eraldatuta dago gaur egun. Arriskuan dauden eremuez ere ohartarazi du Greenpeacek; hain zuzen ere, uste du Zarautz eta Getaria arteko hainbat tokitan handitu egin daitekeela hirigintzaren presioa.

Eremu horretan arazoak izan daitezkeen arazoak sahiesteko eremu horretan babes neurriak zorrozteko eskaria egin dute. Izan ere, etorkizunean euskal kostan hirigintza egitasmoak ugaritu daitezkeen kezka dute Greenpeacen.