Ostiralean hasiko dira Vista Alegreko festak

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 12a, 12:24
Larunbat eguerdian jokatuko dute penalti txapelketa.

Etzi, 18:00etan botako dute jaiak iragartzeko txupinazoa eta hiru egunez askotariko ekitaldiak izango dira auzo horretan: saskiratze eta penalti txapelketa; motor eta patinete lehiaketa; herri bazkaria; sardina jana; zezen txiki zein pottokak; poteo elegantea zein haurrentzako txokolatada. Erantsitako dokumentuan dago ikusgai egitaraua.