Itsasontzi bat atera dute hondartzatik

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 24a, 11:30
Itsasontzia malekoi aldera bultzatzen lagundu zuten suhiltzaileek (@BomberosEuskadi).

Atzo eguerdian, olatuek lau metro luzeko motordun itsasontzi bat eraman zuten itsasertzera. Berriz itsaso barrura sartzen ahalegindu baziren ere, ontziak ezin izan zituen olatuak gainditu eta hondartzan utzi behar izan zuten. Arratsaldean, suhaltzaileek lagunduta, hondartzatik malekoi aldera bultzatu zuten, eta garabi batekin atera zuten azkenik. Gertakariak ez zuen zauriturik eragin.