Gaur jokatuko dituzte Emakumeen Paleta Txapelketako finalerdiak

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 26a, 13:00
Emakumezkoen Frontoi Txikiko Paleta Txapelketako lehen jardunaldiko irabazleak.

Azken txanpara ari da iristen Emakumezkoen Frontoi Txikiko Paleta Txapelketa. Hain zuzen ere, gaur jokatuko dituzte finalerdiak.

Janire San Sebastian eta Itxaso Erasunek Ainhoa Urien eta Eider Otaegirekin neurtuko dituzte indarrak, eta Nahia zein Garazi Eizmendik, berriz, Idoia Tejedor eta Maitane Saroberekin. Partidak 18:30ean hasiko dira.

Aurreko osteguneko, uztailaren 20ko, saioan nagusitu ziren azken bi bikoteak: eizmenditarrek 30-3 irabazi zieten Edurne Jauregi eta Ana Cruzi, eta Tejedor- Sarobe bikoteak 22-11 Maitane Gomez zein Nora Fraileri.