Sebastian Aristiren Oroimenezko XXVII. Pilota Txapelketa jokatuko dute ostegunean

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 26a, 14:08
Iazko txapelketako irudi bat.

Hiru partida jokatuko dituzte 10-16 urte bitarteko gaztetxoek, Frontoi Txikin, 17:30etik aurrera. Ohi bezala, ZKEko Pilota sailak antolatu du esku pilota txapelketa, Sebastian Aristi zenaren oroimenez.