Tor magoaren ikuskizuna, ostegunean

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 31a, 18:22
Tor magoa

Udako egitarauaren barruan, hainbat ekitaldi dago haurrei zuzenduta. Ostegunetan izan ohi dira etxeko txikienentzat emanaldiak. Ostegun honetako saiorako Tor magoa gonbidatu dute. Magia ikuskizuna eskainiko du horrek Lege Zaharren enparantzan. 18:30etik aurrera izango da ekitaldia.