Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festak 2017

Margotu dute Azken Portuko murala

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 9a, 12:28

Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festak lehertzear direnean, ohi bezala, pintatu dute murala. Aurten, Euskal Tropik dendaren ondoko horma margotu dute.

Hona hemen auzotarren azalpena aurtengo muralari buruz:

"Azken Portu auzoa sortu aurretik, Kansas City bezala ezagutzen zen gunea osatzen zuten Azken Portu eta Mari tabernek, Otzarreta sagardotegiarekin batera, Santa Klara kalean. Herriko beste tabernak itxitakoan hemen biltzen ziren azken parranderoak. Tarteka, “Oesteko” filmetan bezala, mutur joka bukatzeak Kansas Cityren legenda handitu zuen. Taberna hauen aurrez aurre, gero Azken Portu auzoa bihurtu zen baserri multzoa zegoen, zibilizazio ezberdin moduan, indio komantxeak izango balira bezala, Kansas City muga bihurtuz, “zibilizazioaren” muga.

Urte batzuek gerora, gazte talde batek, Mari tabernan elkartzen zirenak, Kansas City koadrila osatu zuten.
Azken Portuko jaietan, ez zaio jada alkateari inolako baimenik eskatu behar jaiak ospatzeko. Auzoko agintea auzotarrek daukatelako. Auzotarrek sortutako jaiak auzotarrentzat eta bisitari ororentzat eginak: parte hartzaileak eta kritikoak, alaiak eta giza jokabide eredugarriak bultzatzen dituenak, besteak beste."