Ostegunean egingo dute Errefuxiatu Arteko zozketa

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 14a, 15:19
Artelan bat, herriko denda bateko erakusleihoan.

19:00etan izango da, Ispilu Arte Galerian.

Uztailean jarri zuen martxan Hotz Zarautz erakundeak Errefuxiatu Arte elkartasun erakusketa eta zozketa, Ispilu Arte galeriakoen laguntzarekin. Guztira, 60 artelan egon dira ikusgai Alde Zaharreko hainbat dendetako erakusleihotan. Artelanekin batera, zozketako txartelak ere jarri dituzte salgai herriko dendetan.

Abuztuaren 17an, ostegunean, egingo dute zozketa, notario aurrean. 19:00etan, Ispilu Arte galerian, jakinaraziko dituzte irabazleak, ekitaldi labur batean. Bertan izango dira ekimenean parte hartu duten hainbat artista, eta Hotz Zarautzeko kideek lortutako dirua zein proiektuetara bideratuko duten gogoratuko dute. Lunch txiki bat ere izango da eta Hotz Zarautzeko boluntario batek Grezian izandako bizipenak kontatuko ditu. Itsas Salbamentuko kideak nahiz Zaporeak egitasmokoak ere bertan izango dira. 

Erakundeak eskerrak eman dizkie ekimenean parte hartu duten herritarrei.

 

 

 

 

Erlazionatuak

Artistak ere errefuxiatuekin

Zarauzko Hitza 2017 uzt 19 Zarautz