Santander Hiria torneoan hartuko du parte Amenabarrek

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 15a, 12:14
Amenabarreko jokalariak, Bidasoaren aurkako norgehiagokan.

Larunbat honetan jokatuko dute Santander Hiria eskubaloi txapelketa, bederatzigarren urtez. Etxekoek, Sinfin taldekoek,  Zarauzko Amenabarrekin eta Iruñeako Helvetia Anaitasunarekin neurtu beharko dituzte indarrak. 18:30etik aurrera izango da txapelketa triangeluarra, La Albericia pabilioian.