Nekazaritza ekologikoaren XXI. azoka izango da bihar goizean

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 17a, 10:20

Lege Zaharren enparantzan eta Zigordia kalean jarriko dituzte postuak, 10:00etatik 14:00etara.

Biolurrek, Urkomek eta Zarauzko Udalak Urola Kostako Jardunaldi Ekologikoak antolatu dituzte hilaren 18tik 27ra bitartean, eta hainbat ekintza egingo dituzte, tartean, Zarauzko nekazaritza ekologikoaren XXI. azoka. Bihar izango da, Lege Zaharren enparantzan eta Zigordia kalean, 10:00etatik 14:00etara.

Bertako produktu ekologikoen dastaketa egin ahal izango da, eta, horrez gain, landaketa tailerra, erakusketak, informazio postuak eta atseden guneak jarriko dituzte, musikarekin lagunduta, “jai giroan”.