Segundo de Chomoni buruzko proiekzioa, ostiralean

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 17a, 18:30
Segundo de Chomon

Photomuseumak sustatu eta udalak babestutako Gela zikloaren barruan, Segundo de Chomon zinegileari eskainiko diote biharko saioa. Hain zuzen ere, zuzendaria, argiztapen eta argazkigintzako teknikari eta trukajetan eta errebelatzean aditua zenari buruzko proiekzioa eskainiko dute museoan, 18:00etatik aurrera. Ohi bezala, sarrera doan izango da.