Marina Agoues, Oiartzungo emakumeen lehen taldean

Urola Kostako Hitza 2017ko abu. 17a, 12:47
Marina Agoues (goian, grisez jantzita) Oiartzungo taldearekin

Iaz Bigarren Mailara jaitsi ziren Oiartzungo neskak, eta maila horretan ariko da hastear den denboraldian taldea.

Joan zen denboraldian ez zuen mailari eusterik lortu Oiartzungo emakumeen lehen taldeak. Hain zuzen ere, Emakumeen Lehen Mailatik Bigarren Mailara jaitsi ziren neskak denboraldiaren bukaeran. Iazko sasoian talde horretan aritu ziren eskualdeko hainbat jokalari, tartean, Marina Agoues.

Oiartzun Kirol Elkartean segituko du zarauztarrak hastear den denboraldian. Dagoeneko hasi dute denboraldi-aurrea, eta datozen asteetan hasiko dute denboraldia.