Finalaurrekoetara, indartsu

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 18a, 11:00
32-27 nagusitu da Espainiako taldea, Japonen kontra

32-27 emaitzarekin nagusitu zen atzo Eneko Goenaga eta Mikel Amilibiaren taldea, Japonen kontra. Larunbatean jokatuko du Espainiako taldeak finalaurreko partida, Kroaziakoaren kontra.

Jubenil mailako munduko eskubaloi txapelketako orain arteko partida guztiak irabazi ditu Eneko Goenaga eta Mikel Amilibiaren taldeak, Espainiak. Atzo lortu zuen azken garaipena, Japonen kontra, 32-27 eginda. Gol bana sartu zuten Amenabarreko jokalariek.

Garaipen horrekin finalaurrekoetarako sailkatu dira. Kroazia izango dute larunbatean aurrez aurre, 17:30etik aurrera. Lotura honetan jarraitu ahalko da partida zuzenean.

Erlazionatuak

Final laurdenetarako sailkatu dira

Zarauzko Hitza 2017 abu 17 Zarautz