Aste Nagusia 2017

San Juan nagusi Zarauzko IX. Ikurriñako lehen jardunaldian

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 19a, 20:01
San Juaneko trainera, agintarien ontziaren ondoan, estropada amaitutakoan.

Jardunaldi baten faltan, sanjuandarrek irabazi dute Euskotren Liga. Oriok hirugarren egin du.

Euskotren Ligako azken bi jardunaldietako bat jokatu berri dute Zarautzen: Zarauzko IX. Ikurriñako lehenbiziko jardunaldia. San Juan nagusitu da eta, jardunaldi baten faltan, Euskotren liga berak irabazi du matematikoki, laugarren urtez jarraian.

Hibaikak bigarren egin du, irabazlearengandik 10 segundutara, eta Oriok, berriz, hirugarren, San Juanengandik 28 segundura. Arraun Lagunak sailkatu da laugarren postuan. Hona hemen gaurko sailkapena:

  1. San Juan 11:41,64
  2. Hibaika 11:51,42
  3. Orio 12:09,00
  4. Arraun Lagunak 12:45,34
Erlazionatuak

Irudietan: Arraun giroa nagusi

Zarauzko Hitza 2017 abu 19 Zarautz

VIII. ZAE Ikurriña, lehian

Zarauzko Hitza 2017 abu 19 Zarautz