Ia 20.000 euro bildu ditu Hotz Zarautzek Errefuxiatu Arterekin

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 21a, 16:07

Lau proiektutara bideratuko dute bildutako diru kopurua.

Errefuxiatu Arte ekimenarekin, guztira 9.786 txartel saldu ditu Hotz Zarautz erakundeak eta, ondorioz, 19.572 euro lortu ditu. Erakundetik nabarmendu dute "albiste benetan zoragarria" dela, eta jakinarazi dute batutako dirua 4 proiektuetara bideratuko dutela, bakoitzera 5.000 euro, zehazki: Cafe-Rits proiektura, Zaporeak proiektura, Salvamento Maritimo Humanitario-ra eta En Red Sos Refugiados-era.

Ostegunean egin zuten zozketa Ispilu Arten, eta bertan izan ziren erakunde horietako hainbat kide. Erakundeak eskerrak eman dizkiete zozketan parte hartu duten guztiei. Atxikitako dokumentuan daude zerrendatuta zozketako irabazleak eta egokitu zaizkien artelanak.