Bideoa: Binakako harri jasotze txapelketa, Aian

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 24a, 13:14

Binakako harri jasotze jaialdia izan zen duela bi aste Aian, San Donato eta San Lorentzo jaien barruan. Lau bikote aritu ziren bertan: Jose Ramon Iruretagoiena Izeta II.a eta Hodei Iruretagaoiena Izeta IV.a (aita-semeak); Izeta III.a eta Iñigo Eizagirre; Aimar Irigoien eta Josetxo Urrutia; eta laugarrena, Joseba Ostolaza eta Aimar Galarraga. Anbunek egin du bideoa, Tolosaldeko Atariarako.